Ohialezko pardelak erabiltzean, aukera ekologikoa egiten duzu.
Ehunka aldiz garbitu ditzazkezun pardel hauei esker, ingurunea zaintzen laguntzen duzu, baita familiako dirua aurreztu ere.
Eta zeuk gehiago behar ez dituzunean, oparitu egin ditzazkezu edota bigarren eskuko bezala saldu.
Gaur egungo diseinuek ez daukate zer ikusirik gure amonek erabiltzen zituztenekin.
Mota askotako ohialezko pardelak daude: forma, material, kolore, sistema eta estiloetan, familia bakoitzak bere behar eta aurrekontuari ongi doakiona aurkitu behar du.
PARDEL BETEGARRIAK
Pardel betegarriak, pieza bakarreko pardelak dira eta poltsiko bat izaten dute xurgatzailea sartzeko. Oso erraz jartzen dira eta ez dute estalki osagarririk behar. Gainera beste abantaila bat dute: oso erraz lehortzen dira. Ohial iragazkaitza kanpotik dute eta haurraren azalari ikutzen dion ohiala kotoia edo banbua izaten da.
Ezin hobea udaran bere freskotasunagatik.
Pardelean sartzeko bambuzko xurgatzailea darama prezioan barne.
Klipekin isten da.
Barruko geruza bi eratakoa izan daiteke: kotoia edo bambua, ukitzerakoan naturala eta freskoa izan dadin.
Kanpoko geruza ere bi eratakoa izan daiteke: Poliesterrezkoa edo minky ohialezkoa (arkume edo borregito textura).
Neurri bakarrean egiten dira, 3 kilotik 15 era.
Garbitzeko aholkuak: 30 gradutara garbitzea gomendatzen da, zatiko xaboia, lixiba edo leungarririk ez erabili. Aldian behin, leungarriaren deposituan baso erdi bat ardo txuri bota. Baita ere oso aldian behin xaboiaren deposituan bikarbonatoa bota.
Iruzkin bat utzi