Ehunezko pardelak erabiltzen badituzu, 100% aukera ekologikoa egiten duzu, ehunka aldiz garbitu ditzazkezu eta honela ingurunea zaintzen laguntzen duzu, baita familiako diruan aurreztu ere. Behar ez dituzunean gorde egin ditzazkezu, oparitu edo bigarren eskuko bezala saldu.Gaur egungo diseinuek ez daukate zer ikusirik gure amonek erabiltzen zituztenekin. Ehunezko pardelak oso desberdinak daude: forma, material, kolore, sistema eta estiloetan, familia bakoitzak bere behar eta aurrekontuari ongi doakiona aurkitu behar du.
BETE DAITEZKEEN PARDELAK
Bete daitezkeen pardelak, pieza bakarreko pardelak dira eta poltsiko bat izaten dute xurgatzailea sartzeko. Oso erraz jartzen dira eta ez dute estalki osagarririk behar. Gainera beste abantaila bat dute: oso erraz lehortzen dira. Ehun iragazkaitza kanpotik dute eta haurraren azalari ikutzen dion ehuna kotoia edo bambua izaten da.
Ezin hobea udaran bere freskotasunagatik.
Pardelean sartzeko bambuzko xurgatzailea darama prezioan barne.
Klipekin isten da.
Barruko geruza bi eratakoa izan daiteke: kotoia edo bambua, ukitzerakoan naturala eta freskoa izan dadin.
Kanpoko geruza ere bi eratakoa izan daiteke: Poliesterrezkoa edo minky ehunezkoa (arkume edo borregito textura).
Neurri bakarrean egiten dira, 3 kilotik 15 era.
Garbitzeko aholkuak: 30 gradutara garbitzea gomendatzen da, zatiko xaboia, lixiba edo leungarririk ez erabili. Aldian behin, leungarriaren deposituan baso erdi bat ardo txuri bota. Baita ere oso aldian behin xaboiaren deposituan bikarbonatoa bota.
PARDEL BETEGARRIAK
Neurri bakarreko bete daitekeen pardela. Klipen bidez egokitzen da haurraren neurrira. Jaiotzatik pardela utzi arte erabili daiteke. Kanpoko geruza poliesterrezkoa edo minky ehunezkoa izaten da, oso ukitu leunekoa da, urarekin iraunkorra baina transpiragarria.
Iruzkin bat utzi