HAZKUNTZA NATURAL BATERAKO PRODUKTU EKOLOGIKOAK
E-mail: jenny@hazitahezi.com
943 18 02 91 - 615 72 63 05
Familia enpresa gara, gure lau seme-alaben hazkuntzak sortu digun halabeharretik eta honek dakarren experientziatik sortua.
Familia ugaria gara, sei kidez osatua, Jenny,Mikel, gure alabak: Olatz, Ixtchel eta Atziri eta gure semea Andoitz. Ingurunearekin errespetuan bizi gara eta gure produktuak bide horretatik doaz.
Ohialezko pardelen eta toailatxo garbigarrien aldekoak gara eta zergatik ez? Etxean haurrak pardelik gabe egotearen aldekoak ere bai! Hau posible da… HAZI ETA HEZI gara eta gure leloa hauxe da: “jolastu, hazi eta hezi”. Bizi garen ingurunea zintzen ikasi, maitasunez jolasean hazi, inguratzen gaituztenengan konfidantzaz eta errespetuaz.
Amagandiko edoskitzea sustatzen dugu, baita ohe berean lo egitea, lotura edo atxikimenduzko haziera izatea eta ikaskuntza jolasaren bidez egitea ere.