HAZKUNTZA NATURAL BATERAKO PRODUKTU EKOLOGIKOAK
E-mail: jenny@hazitahezi.com
943 18 02 91 - 615 72 63 05
6,00€
Konpresa Garbigarriak
Hazi ta Hezi Konpresa garbigarriak oihalez eginikoak dira. Barnealdean %100 kotoia eta kanpoaldean PUL (Poliuretano transpirablea) dutelarik.
Nahi adina aldiz berrerabili daitezke.
Erabilpen bakarreko konpresen aldean, aukera ekologiko eta ekonomikoa duzu. Beren konposaketan gai kutsakorrik ez dute.
Eskaria egiterako garaian, kolorea aukeratu daiteke. Edozein zalantza izanez gero, harremanetan jarri.
Ba al zenekien emakume bakoitzak bere epe ugalkorrean 15.000 erabilera bakarreko konpresa erabiltzen dituela? Konpresa komertzial bakoitzak 100 urte inguru ematen ditu deskonposatu arte. Birziklagarriak ez direnez, errefusa bezala biltzen dira.
Honen aurrean, aukera ekologikoa badago: Oihalezko konpresen erabilera.
Konpresa garbigarriek babes leun, transpiragarri eta naturala ematen dizute. Mugitu gabe egoten dira, hegoak baitituzte kuleroari eusteko.
Oihalezko Konpresa ekologikoak urte askoan behin eta berriz garbitu eta berrerabili daitezke inongo zaborrik sortu gabe. Ingurugiroa eta zeure ekonomia ere biak batera zainduaz.
Barnealdean oihalezko hiru geruza ditu, xurgapen gaitasuna handitu eta ihesak ekiditeko.
Oihal mota, kolore eta modelo ezberdinak ditugu, gustukoena aukeratu dezazun.
Lehen aldiz erabiltzean nabarmen sumatzen da erosotasuna eta leuntasuna. Plastikorik ez duenez transpirazioa eta uki leuna agerikoa da.
Konpresa hauek artisau eran eginak daude.
KONPRESEN GARBIKETA:
Lehen aldiz erabili aurretik garbitu itzazu. Beti ere xaboi leun batez. Era horretan garbitasunaz gain xurgapen hobea bermatuko duzu.
Erabili ondoren, ordu batzuez ur hotzetan edukitzea komeni izaten da, xaboi pixka batekin. Egunero garbitzeko aukera baduzu hobeto, bestela ontzi batean eduki ur eta xaboiarekin, ura aldatuaz.
Garbigailuan garbitu litezke, programa leun batean, tenperatura 30-40ºC gehienez erabiliaz eta lehortzea airean egitea komeni da, nahiz eta lehorgailuan (programa leun batean) ere lehor litezkeen.
Zikin orbainik geldituz gero, eguzkitan jarri daitezke ur eta xaboiarekin edota ur oxigenatua bota une zikinetan.
Dena dela, ez da gomendagarria detergente edo zuritzaileen erabilera.
Pisua | 0.3 kg |
---|
10,00€ – 12,00€
Iruzkinak
Oraindik ez da iritzirik jaso.