HAZKUNTZA NATURAL BATERAKO PRODUKTU EKOLOGIKOAK
E-mail: jenny@hazitahezi.com
943 18 02 91 - 615 72 63 05
10,00€ – 12,00€
Beroa edo hotza jarrita gorputzeko min asko naturalki lasaitu daitezke. Hasi okerdura edota muskuluetako momentuzko minetatik eta kronikoak diren hezurretako gaixotasunen minak arte.
Efektu lasaigarri eta inflamazioen aurka oso eraginkorrak dira.
Hazi ta Hezi zakutxoak %100 kotoizko oihalarekin eginak daude, bere konposaketa naturalari esker oso seguruak dira, inongo albo ondoriorik gabeak eta familia guztiarentzat gomendagarriak. Bere lurrin gozoei esker erlaxazioa eta atsedena bultzatzen dute.
Galdetu ditugun zakutxo mota ezberdinei buruz:
LEPORAKO, GERRIENTZAKO,… IKUSI DITUGUN AUKERA GUZTIAK
LAUKIZUZENAK: 45×15 zm /28×13 zm / 22×17 zm
LEPORAKO: 30×24 zm
GERRIRAKO: 45×18 zm
Galdetu neurrira nahi duzun zakutxoa.
EZKONTZA-OPARI BEREZIA!!
5 unitatetik gorako eskarientzak prezio berezia
Brodatuak ere egin litezke, pertsonalizatu ezazu izena edo aukeran ditugun moldeetan aukeratuz
Zakutxo Termikoak bizitzan izaten ditugun min eta eri kroniko askorentzat aringarri dira. Terapia naturala eta albo efektu gabea delarik.
Gari haziz osatua dago eta laguntzaile bezala, izpiliku (labanda) eta erromeroa ditu. Bakoitzaren dohainik garrantzitsuenak uztartzeko diseinaturik daude; gariaren inertzia termikoa, hau da beroa edo hotza mantentzeko gaitasuna, erromeroaren lurrina lasaigarria eta inflamazioaren aurkakoa da eta izpiliku edo labandak ere bere lurrina gozoa izateaz gain nerbio sisteman lasaigarri eran eragiten du.
Zakutxo termikoen beste abantaila bat beste sistema batzuekin alderatuta (manta termikoa, ur poltsak, poltsa kimikoak,…) duten arrisku eza da.
Hazi ta Hezi Zakutxo Termikoak %100 geuk eginiko artisau produktua da. Kotoizko kalitate goreneko oihaletatik hasita, prozesu osoa eskuz egiten da. Garia garbitu eta berotu egiten dugu, tratamendu naturala emanez. Erromero eta izpiliku loreak eta hostoak eskuz jasotzen ditugu, lehortu eta bere lurrina mantentzeko egoki gordeaz.
ZAKUTXO TERMIKOAREN ERABILERA
Zakutxoen erabilera oso erraza da, seguruak eta familia guztiarentzat gomendagarriak.
Ondorengo gomendioak jarraitzea komeni da:
Kontuan hartzekoak: ez berotu gehiegi mikrouhinean, zakutxo bera ondatu liteke. Hozberoaren sentsibilitatea murriztua duten pertsonekin kontuz erabili (diabetikoak, gaixotasun neurologikoak dituztenekin) eta nahiz ume zein edadetu pertsonekin hozberoaren egiaztaketa ondo egitea komeni da.
ZAKUTXO TERMIKOAREN ERABILPEN GARRANTZITSUENAK
Ondorengo kasuetan zakutxo termikoaren erabilera oso eraginkorra da:
OHARRA:
Zakutxo termikoaren erabilerak medikuarekin eraman litekeen tratamendurik ez du ordezkatzen inolaz ere.
Pisua | 1 kg |
---|---|
MOTA | RECTANGULAR, LUMBAR, CERVICAL |
6,00€
Iruzkinak
Oraindik ez da iritzirik jaso.